XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondoren, gorago Delmasek aipatutako laboreak aitatzen ditu.

2.1.4. Areatza 1915eko udal erroldaren arabera

Areatza ezagutu ahal izateko iturri gehiagoren bila udal errolden kontsultara jo dugu. 1897 urtetik gertuen dugun udal errolda, 1915ekoa dugu, hau da, euskal jaialdiak ospatu eta hemezortzi urtera egina.

Errolda honen arabera, bizilagun kategoria zutenak 388 ziren, eta biztanle soilak 443, orotara, 831 ziren arimak, hauen artetik 389 gizonezkoak eta 442 emakumezkoak. Datu soil hauek hobeto ulertzeko 1910. urtean Bizkaiak 349.923 biztanle zituela esan behar dugu.

Bizkaiko herriei erreparatzen badiegu, Bilbok adibidez, 1910. urtean 117.079 biztanle zituela ikusiko dugu. Barakaldo (19.249), Sestao (11.820) eta Bermeo (9.766) ziren handienetakoak. Txikienei buruz berriz esan Arakaldo (171), Izurza (293)... genituela.

Areatza beraz, herri txikienen artean tamainuz ertaina genuen. Bere inguruan kokatzen zen Zeanurik adibidez, 2.300 biztanle inguru zituen garai hartan. Industrializazioaren eraginez biztanlegoaren hazkundea jasaten ari zen Bizkaia. Areatzak ordea ez du hazkunde hau 1950-1960. hamarkadak arte nabarituko (875 biztanle izatetik 1.564 izatera pasako da).

Zer esan dezakegu Areatzan bizi zirenen jatorriari buruz? Zenbat ziren Euskal Herriaz kanpo jaiotakoak? Egia esateko, gutxi eta familika etorriak.

Hau da, esate baterako, bagenuen Palentziatik etorritako medikua, Valladolidetik etorritako maisu eta notarioa, Mexikotik etorritako indianoa (Leonardo Zuloaga e Hirigoiti)... Kaleko giroak erabat euskalduna behar zuen beraz. Eta 1915. urtean horrela bazen, 1897an ere hala beharko! Baziren Areatzan bizi baina bertan jaio ez zirenak, Zeanuri eta Bilbon jaiotakoak batipat.

Adina kontutan hartzen badugu, horra zein diren aztergai ditugun datuak:

adina: 0-20 urte, 21-60 urte, 60-80 urte, 80tik gora - emakume - gizon